HASIERA

Hainbat eta hainbat plater ezberdin sukaldatzen ikasiko dugu, mota ezberdinetakoak gainera. Horrela, guztiok aurkitu dezakazue zuen itereseko platerren bat etxean erraz egiteko! Plater hauek gozo-gozoak daude, eta ez dute zailtasun handirik edukiko sukaldatzerako orduan.

Ahate magreta

OSAGAIAK:

Plater bat sukladatzerako orduan, lehenik eta behin, zehastu behar da beharrezko osagaiak zeintzuk dire.

  • Ahate Bularra
  • Olioa
  • Tipula
  • Azukrea
  • Fruitu gorriak
  • Ardoa (Oportokoa ahal izatekotan)
  • Piperra eta gatza
  • Barazkien salda
Magret de pato - Gastronomía Vasca: Escuela de Hostelería Leioa

ERREZETA:

Magret on baten sekretua da bere textura edo ehundura. Lortu behar da kanpotik doradoa egotea, baina barrutik samur egon behar da. Hori lortzeko, lehenik eta behin ahate bularrak giro tenperaturan egon behar dira, gutxienez 2 orduz.

Magret de Pato con Manzana Braseada
Argazkia: Ideas para cocinar

Gero, moztu behar da dagoen gehiegizko kanpo koipea, bestela, gantz gehiegi edukiko du eta bere saporea galduko du. Jarraitzeko, oraindik duen koipearen gainean laukizko edo erronbozko patroi bat marraztu behar da, baimentzeko ez geratzea barruan duen koipea, eta sukaldatzen den bitartean kanpora ateratzea.

Behin garbi edukita, sartagin batean usten dugu 20 minutuz olibazko olioarekin indar gutxitan, baina kontuz! Lehenik eta behin koipedun edo azalaren aldea utzi behar dugu behera, hau da, sartaginarekin kontaktuan, eta mugitu gabe! Koipea beroarekin kentzen den bitartea, guk hartu behar dugu eta edukiontzi batean gorde. Beste aldearekin bukatzeko, bi modu daude, edo sartaginean bertan 5 minutu utziz, edo labean sartzen eta 180º-tan 3 minutuz edukitzen.

Aukeratutako bidetik ateratzen dugu ahatea eta 5-6 minutu usten dugu aluminiozko paperean erreposatzen, moztu baino lehen. Holan, zapore guztia ondo banatuko da magret osotik

Mozteko, zihurtatu behar dugu labana ondo mozten duela, haragia eta koipea moztu ahal izateko. Mozketa transbersala izan behar da koipearekiko, holan, zati bakoitzak aragia eta koipe apur bat edukiko du, eta ondo banatuta egongo da. Zati bakoitzaren tamaina bakoitzaren gustura usten dugu. Baina horain, zerekin akonpainatu dezakegu ahate magreta?

Salsa de frutos rojos. Receta de cocina fácil, sencilla y deliciosa.

Hainbat gauza egin ditzakegu, baina orokorrean saltsa goxoak dira hoberen doaztenak plater honekin, adibidez, fruitu gorriena.

Tipula mozten dugu eta olio apur batekin sukaldatzen dugu sartaginean. Gero, 10 minutu pasatu ostean, gure fruitu gorriak gehitzen dizkiogu. Hau borborka dagoenean, ardo apur bat botatzen diogu astiro, eta horrela edukiko genuke gure ahate magretaren laguntzaile hoberena. Horain bakarrik falta da gauza bat: jatea! On Egin!

Marmitakoa

OSAGAIAK:

  • Bonito kilo bat
  • Patata kilo bat
  • 3 piper berde
  • 2 piper txorizero
  • Tipula bat
  • 3 baratxuri hortz
  • 2 tomate
  • Arrain salda
  • Baso erde ardo
  • Pimenton goxo goilarakada bat
  • 2 guindilla
  • Olioa
  • Gatza
  • Perrexila
Usos del atún en la cocina - Receta de atún encebollado
Argazkia: Webconsultas

ERREZETA:

Hasteko, piper txorizeroak ordu batez utzi behar ditugu uretan irakiten. Bitartean, piper berdea eta tipula mozten dugu zatietan, eta baratxuria baita ere zati txikiagoetan. Hau sartagin batean sukaldatzen dugu. Patatak zatietan mozten ditugu, nahi dugun tamainan. Sartagineko tipula garden dagoenean, patatak gehitzen ditugu mezklara eta pimentoia gehitzen dugu. Gero, ardoa botatzen dugu ondo mugitu ostean eta 2 minutuz usten dugu ebaporatu arte. Arrain salda botatzen dugu eta su baxuan usten dugu. Gatza botatzen dugu eta piperrak ateratzen ditugu uretatik.

Gero, falta diren osagai guztiak botatazen dugu mezklara, arraina izan ezik eta su baxuan usten dugu ordu batez. Batzuetan kazola mugituko dugu kanpotik, salda loditzeko. Goilara batekin mugitzen badugu barrutik, arriskutuza izan liteke, zeren patata zati txikiagotan apurtu ahal da. Bukatzeko, arraina gehiten dugu, eta 5 minutu gehiago usten dugu sukaldatzen, arraina sapore ona edukitzeko, eta ez zikatzeko, oso azkar lehortzen delako.

Argazkia: Entrenosotros | Consum

Gazta tarta

OSAGAIAK:

Gazta tarta oso postre famatua da. Gizartearen parte gehienak gustoko du, eta oso goxo egoteaz aparte, oso erraza da sukaldatzeko! Hemen daukazue errezeta jakiteko nola egin gazta tarta ikaragarri bat zure lagun guztiak txundituatak usteko!

  • 300g gailleta
  • 100g gurin
  • 300mL nata
  • 100mL esne
  • 80g azukre
  • Mami bote bat
  • 500g philadelphia gazta
  • 150g marrubi marmelada
  • 60mL ur
  • 10g maizena
Tarta de queso con fresa y lima
Recetina

ERREZETA:

Lehenik eta behin, gailletak txikitu behar ditugu, hau izango da gure tartaren basea. Gero, gurina mikroondasen berotu eta behin urtuta dagoela, gailletekin ongi nahastu guztia. Hau moldera bota eta goilara batekin dena ondo konpaktatu eta zihurtatu homogeneoki banatuta dagoela molde osotik.

Jarraitzeko, ontzi txiki batean bota mamia eta astindu urtu harte.

Kazola batean bota: nata, esnea, eta philadelphia gazta. Hau su erdian jarri berotzen biratzen duzun bitartean astiro-astiro, grumorik ez geratzeko.

Gustoko duzun puntuan dagoenean, mamia bota eta jarraitu apur baten dena nahasten. Beroarengatik burbuilak ateratzen hasten direnean, sutik kendu eta gailletekin dagoen moldean bota.

Hau hozkailutik kanpo utzi hoztu harte, eta horain, gaineko marrubizko zatia egingo dugu.

Beste kazola batean jarri ura, marrubizko marmelada eta azukre su erdi-baxuan. Ebullizio puntuan dagoenean, sua itzali eta kazolari tapa jarri. Horrela utzi 5 minutu gutxienez.

Bitartean, nahastu maizena 3 goilarakada urarekin, eta 5 minutuak pasatu direnean, marrubizko marmeladara bota.

Sua berriro piztu eta dena nahastu. Gustoko zaizun moduan dagoenean, sua piztu eta lehen egindako moldean bota. Moldea hozkailuan sartu eta 2 ordu ostean badaukazu zure tarta goxo-goxoa!

Tarta queso fresa base galleta 1.2kg: Angellinares.com: Sin Porcionar
Angel Linares