Ahate magreta

OSAGAIAK:

Plater bat sukladatzerako orduan, lehenik eta behin, zehastu behar da beharrezko osagaiak zeintzuk dire.

  • Ahate Bularra
  • Olioa
  • Tipula
  • Azukrea
  • Fruitu gorriak
  • Ardoa (Oportokoa ahal izatekotan)
  • Piperra eta gatza
  • Barazkien salda
Magret de pato - Gastronomía Vasca: Escuela de Hostelería Leioa

ERREZETA:

Magret on baten sekretua da bere textura edo ehundura. Lortu behar da kanpotik doradoa egotea, baina barrutik samur egon behar da. Hori lortzeko, lehenik eta behin ahate bularrak giro tenperaturan egon behar dira, gutxienez 2 orduz.

Magret de Pato con Manzana Braseada
Argazkia: Ideas para cocinar

Gero, moztu behar da dagoen gehiegizko kanpo koipea, bestela, gantz gehiegi edukiko du eta bere saporea galduko du. Jarraitzeko, oraindik duen koipearen gainean laukizko edo erronbozko patroi bat marraztu behar da, baimentzeko ez geratzea barruan duen koipea, eta sukaldatzen den bitartean kanpora ateratzea.

Behin garbi edukita, sartagin batean usten dugu 20 minutuz olibazko olioarekin indar gutxitan, baina kontuz! Lehenik eta behin koipedun edo azalaren aldea utzi behar dugu behera, hau da, sartaginarekin kontaktuan, eta mugitu gabe! Koipea beroarekin kentzen den bitartea, guk hartu behar dugu eta edukiontzi batean gorde. Beste aldearekin bukatzeko, bi modu daude, edo sartaginean bertan 5 minutu utziz, edo labean sartzen eta 180º-tan 3 minutuz edukitzen.

Aukeratutako bidetik ateratzen dugu ahatea eta 5-6 minutu usten dugu aluminiozko paperean erreposatzen, moztu baino lehen. Holan, zapore guztia ondo banatuko da magret osotik

Mozteko, zihurtatu behar dugu labana ondo mozten duela, haragia eta koipea moztu ahal izateko. Mozketa transbersala izan behar da koipearekiko, holan, zati bakoitzak aragia eta koipe apur bat edukiko du, eta ondo banatuta egongo da. Zati bakoitzaren tamaina bakoitzaren gustura usten dugu. Baina horain, zerekin akonpainatu dezakegu ahate magreta?

Salsa de frutos rojos. Receta de cocina fácil, sencilla y deliciosa.

Hainbat gauza egin ditzakegu, baina orokorrean saltsa goxoak dira hoberen doaztenak plater honekin, adibidez, fruitu gorriena.

Tipula mozten dugu eta olio apur batekin sukaldatzen dugu sartaginean. Gero, 10 minutu pasatu ostean, gure fruitu gorriak gehitzen dizkiogu. Hau borborka dagoenean, ardo apur bat botatzen diogu astiro, eta horrela edukiko genuke gure ahate magretaren laguntzaile hoberena. Horain bakarrik falta da gauza bat: jatea! On Egin!