Gazta tarta

OSAGAIAK:

Gazta tarta oso postre famatua da. Gizartearen parte gehienak gustoko du, eta oso goxo egoteaz aparte, oso erraza da sukaldatzeko! Hemen daukazue errezeta jakiteko nola egin gazta tarta ikaragarri bat zure lagun guztiak txundituatak usteko!

  • 300g gailleta
  • 100g gurin
  • 300mL nata
  • 100mL esne
  • 80g azukre
  • Mami bote bat
  • 500g philadelphia gazta
  • 150g marrubi marmelada
  • 60mL ur
  • 10g maizena
Tarta de queso con fresa y lima
Recetina

ERREZETA:

Lehenik eta behin, gailletak txikitu behar ditugu, hau izango da gure tartaren basea. Gero, gurina mikroondasen berotu eta behin urtuta dagoela, gailletekin ongi nahastu guztia. Hau moldera bota eta goilara batekin dena ondo konpaktatu eta zihurtatu homogeneoki banatuta dagoela molde osotik.

Jarraitzeko, ontzi txiki batean bota mamia eta astindu urtu harte.

Kazola batean bota: nata, esnea, eta philadelphia gazta. Hau su erdian jarri berotzen biratzen duzun bitartean astiro-astiro, grumorik ez geratzeko.

Gustoko duzun puntuan dagoenean, mamia bota eta jarraitu apur baten dena nahasten. Beroarengatik burbuilak ateratzen hasten direnean, sutik kendu eta gailletekin dagoen moldean bota.

Hau hozkailutik kanpo utzi hoztu harte, eta horain, gaineko marrubizko zatia egingo dugu.

Beste kazola batean jarri ura, marrubizko marmelada eta azukre su erdi-baxuan. Ebullizio puntuan dagoenean, sua itzali eta kazolari tapa jarri. Horrela utzi 5 minutu gutxienez.

Bitartean, nahastu maizena 3 goilarakada urarekin, eta 5 minutuak pasatu direnean, marrubizko marmeladara bota.

Sua berriro piztu eta dena nahastu. Gustoko zaizun moduan dagoenean, sua piztu eta lehen egindako moldean bota. Moldea hozkailuan sartu eta 2 ordu ostean badaukazu zure tarta goxo-goxoa!

Tarta queso fresa base galleta 1.2kg: Angellinares.com: Sin Porcionar
Angel Linares